Bisita motak
Familiak
Familiek “Family Friendly” aisialdirako eskaintza berezia dute urte osoan zehar: Sagardoetxean familiei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen dira eta txikiek Dasti maskota berezia ezagutzeko aukera izaten dute. Udazkenean sagar muztioaren elaborazio tailerra eskaintzen da familientzat eta urte osoan zehar tailer bereziak izaten dira Museoen Nazioarteko Eguna, Europako Jardunaldien ospakizuna eta Sagar Uzta barruan.
Sagardoetxeak familientzako “Sagarrekin jolasean” argitalpena ere badu. Bertan, Sagardoetxeako bisitaldian ikasitako edukiekin erlazionatutako asmakizunak, jokoak, etab. topatuko dituzte haurrek eta argitalpen hau bisitaldiaren ostean eskuratu ahal izango da.
Sagardoaren kulturako jardunaldi osoaz gozatu nahi duten familiek, esperientzia ezberdinak topatuko dituzte: “Sagardoa eta itsasoa“, “Museoa eta sagardotegia“, “Sagartrekking, Dastiren oka jokoa, etab.
Banakakoak
Taldeak
Ikastetxeak
Aisialdi taldeak
Aisialdi taldeek ere eskaintza berezia dute: Udajolas Sagardoetxean. Udako oporraldian haurrei sagardoaren kulturako edukiak modu dibertigarrian lantzeko aukera ematen dieten bisita eta joko bereziak dira.
«Urrezko sagarraren bila» scape room formatuko bisita sagastian egiten da, eta taldetan banatuta irtenbidea aurkitu beharreko eta igarkizunez betetako erronka da.
Euskaltegiak
Sagardoetxea + Sagardotegia
Osatu museorako bisita sagardotegiko esperientziarekin. Museoko bisita + otordua sagardotegian ohiko menuaz gozatzeko
Plan bikainaSagardoetxea + Sagardotegia
Osatu museorako bisita sagardotegiko esperientziarekin. Museoko bisita + otordua sagardotegian ohiko menuaz gozatzeko
Plan bikainaBa al zenekien...
Erromatarrek, batzuen arabera helburu sendagarriekin, eta beste batzuen arabera gozamenerako beste helburuekin, VINUM EX MALIS edo sagarraren ardoa edaten zuten. Iberiar Penintsularen iparraldean latinaren erabilera zabaldu zenean, “sicera” hitza SIZRA hitzean bilakatu zen eta azkenean, gaur egungo sagardoa gisa finkatu zen.