Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunaren barruan, Sagardoetxea Museoan “Marinelak Sagardoetxean” bisita gidatu berezia izango da familientzat.
Sagardoa eta euskal marinelen itsasoko bizimodua uztartuz, historian zehar sagardoak marinelen artean zein garrantzia izan zuen azalduko da bisita gidatu interaktibo baten bidez. Bisita bukatutakoan, familia bakoitzak imaginazioa erabiliaz txalupa bat egin beharko du emango zaien materialarekin. Hilabete bukaeran txaluparik politena egiten duen familiari sari bat emango zaio. Saria: Euskal produktuen lote bat.
Hizkuntza: Elebiduna
Erreserba: Bai. Telf: 943550575 / E-mail: info@sagardoarenlurraldea.eus
Prezioa: 10 urtera arte, doan. Helduak: 4€
Ordua: 11:00
Oharrak:
– Esperientzia Sagardoetxeako sagastian egingo da.
– Familientzako bisita gidatua izango da.
– Amaitzeko, sagar muztioa dastatuko da.