- ekitaldia hau amaitu da.
Ibilbideak eta erroak: ezagutu sagardoaren kultura Santiagomendin
2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Sagardoetxea Museoak “Ibilbideak eta erroak: ezagutu sagardoaren kultura Santiagomendin” bisita gidatua eskainiko du.
Gida batekin sagardoaren eta sagarraren historia aberatsa, bitxikeriak zein usadioak eta iraganeko Astigarragako bi eremuen (Santiagomendi eta Murgia) arteko harremanak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Sagardo bidean gure kulturaz gozatzeko eta Astigarragako sekretu bitxietan murgiltzeko aukera eskaintzen duen bisita izango da.
Oharrak:
– Bisita euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
– Topagunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (ikusi kokapena Google Maps-en)
– Data: 2024/10/26, 10:00-13:00
– Prezioa: doakoa.
– Plaza mugatuak (gehienez 25 pertsona eta gutxienez 10 pertsona)
– Bisita gidatu honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez erreserba egitea: 943550575 / info@sagardoetxea.eus
– Oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.