Gabon Giroan

6,00 -tik

Sagardoetxeak bisita gidatua eta dastaketa berezia proposatzen du Gabon garairako: sagardo naturala, izotzezko sagardoa eta sagardo aparduna.

 

    • Helduak: 6€ (bisita gidatua eta sagardo ezberdinen dastaketa)
    • 0-9 urteko haurrak (heldu baten lagunduta): doakoa 
    • 10-17 urteko haurrak: 3€ (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne)

Bisita gidatuaren hizkuntza

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita gidatua, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen diguna. Jarduerak: sagar bilketa kizkiarekin.
  • Museo-gunearen bisita gidatua, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen diguna.
  • Dastaketa berezia: sagardo naturala, izotzezko sagardoa eta sagardo aparduna.

Ordutegiak

  • Astelehena itxita.
  • Asteartetik larunbatera: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
  • Igande eta jai egunetan: 11:00-13:30.

Iraupena

  • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

  • Abenduan.

Norentzat?

  • Banakako, familia eta bikotentzat

Hizkuntzak

  • Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda)

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Sagardo mota ezberdinak dastatzea eta ezagutzea.
  • Sagardoaren kultura ezagutzea.