Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa

Iretza sagardotegia Troia Ibilbidea, 25,Astigarraga

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa Ingalaterra, Bretainia, Austria, Gales, Norvegia, Alemania, Galizia, Asturias eta Euskal Herriko sagardo norakoetako ordezkariekin. Susanna Forbes (Ingalaterra) idazleak nazioarteko sagardo norako ezberdinetako sagardoen inguruan argitaratu berri duen “The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now” liburua aurkeztuko du. Liburuan, Euskal Herriko 6 sagardo aipatzen […]

“Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian

Astigarraga Foru enparantza, 13,Gipuzkoa

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuz eta naturaz gozatuz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria Sagar Uztaren ospakizunean. Izena eman

Sagardoaren astea Igartubeitin

Caserío Museo Igartubeiti Ezkio bidea z/g,Ezkio-Itsaso,Gipuzkoa

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardoaren Astea ospatzen du urtero urrian eta dolarea martxan jartzen du duela 500 urteko teknika erabiliz sagardoa elaboratzeko. Bisitariek sagardoa egiteko prozesua zuzenean ezagutzeko aukera dute.

Sagar Uzta Argazki Rallyko sari banaketa Sagardoetxean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

2018ko Sagar Uzta Argazki Rallyo sari banaketa Sagardoetxean. Eraberean, urriaren amaiera bitartean Sagardoetxean ikusteko aukera izango den argazkien erakusketa inauguratzen da.

“Sagardogile” liburuaren aurkezpena Sagardoetxean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Joxemi Saizar eta Joseba Urretavizcayak idatzitako eta Gipuzkoako 19 sagardogile omentzen dituen "Sagardogile" liburuaren aurkezpena.

XIX Kirikoketa Besta Arizkunen

Arizkun Arizkun

Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatuta, XIX. Krikoketa Besta ospatuko da Gamioxarrea dolarean eta bertan, XVII. mendeko dolare honetan sagardoa egiteko modu tradizionala irudikatuko da. Egitaraua: - 10:40: Ibilaldia. - 11:00: Sagardogintza erakustaldia XVIII. mendeko dolaretxean. - 14:30: Bazkari herrikoia - 18:00: Kalejira. - 21:00: Parti aparta.

“Sagardoa eta emakumea” aldi baterako erakusketa Sagardoetxean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

2018ko azaroan “Sagardoa eta emakumea” aldi baterako erakusketa ikusgai izango da Sagardoetxean. Erakusketa honetan, sagardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta sagardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den ezagutzera emango da.

Sagardoetxeako gabonetako pinuaren apainketa

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Aintzinako ohitura hau berreskuratzen da Sagardoetxean eta gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaintzen da. Gainera, bisitariek urte berrirako beraien desioak idatzi, pinutik zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera dute. Jatorri alemaniarra duen ohitura kristau honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz gabonetako pinuak sagar (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin sagarrak eta kandelak […]

Urte Zaharreko Txotx afaria Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Txopinondo Sagardotegiak familiarteko afaria egiteko proposamena luzatzen du urte berriari ongi etorria eman eta adin guztietara egokituriko menuez gozatzeko (helduentzako nahiz haurrentzako menua), musika eta sagardoaz lagunduta.