
- ekitaldia hau amaitu da.
“Udaberri giroan” Sagardoetxean

“Udaberri giroan” ekitaldia izango da Sagardoetxean sagarrondoen loraldia ospatzeko. Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian.
“Sagardo onenaren bila” emanaldia izango da aurten, eta bertan, Sagardoetxeako langileek misio garrantzitsu bat bete beharko dute: munduko sagardorik goxoena ekoiztea. Horretarako, sagarrik ospetsuenak aurkitu beharko dituzte!