Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz, Sagardoetxeako sagarrondoak morez jantziko dira Harituz Taldearekin elkarlanean.
2019ko Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatzeko, ekitaldi berezi bat ospatuko da Sagardoetxean: Harituz Taldeak Sagardoetxeako sagastiko sagarrondoak morez jantziko ditu beraiek eskuz ehundutako estalki moreekin, “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketaren bisita gidatua egingo da eta sagardo dastaketa eskainiko da.