Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

XXXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2026

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 14an XXXIII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko, eta sagardo berriaz gozatzen hasteko. Urtarrilaren 7an iragarriko da nor izango den aurtengo gonbidatua.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak, eta 2025eko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.

Ekitaldiaren hogeita hamahirugarren edizio honetako unerik bereziena lehen kupelaren irekierakoa izango da: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du aurtengo gonbidatuak, eta 2026ko sagardo denboraldi berria irekiko du.

Aldez aurretik, ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2025eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Aurtengo gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Petritegi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek gonbidatua soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du gonbidatuak eta horrekin, 2026eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.

Protagonista izan ziren
1994, ANDONI EGAÑA bertsolaria.
1995, JOSE MARI BAKERO futbolaria.
1996, JAVIER CLEMENTE entrenatzailea.
1997, JULIAN RETEGI pilotaria.
1998, MIGUEL INDURAIN txirrindularia.
1999, JUAN MARI ARZAK sukaldaria.
2000, PEDRO MIGUEL ETXENIKE fisikaria.
2001, JOANE SOMARRIBA txirrindularia.
2002, MARTIN FIZ lasterkaria.
2003, ABRAHAM OLANO txirrindularia.
2004, PERIKO, MIKEL ETA XABI ALONSO.
2005, AINHOA ARTETA sopranoa.
2006, JOSE LUIS KORTA arraunlaria.
2007, JUAN MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, ANDONI LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, AIMAR OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, KARLOS ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, JULIAN IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, ‘A BOCADOS’ saioa.
2022, AMAK taldea.
2023, AITZIBER GARMENDIA eta JON PLAZAOLA aktoreak.
2024, ETS taldeko (En Tol Sarmiento) IÑIGO ETXEZARRETA abeslaria.
2025, GURE ZIRKUA.

Xehetasunak

Data:
14 urtarrila, 2026
Ordua:
12:00 - 17:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , ,
Webgunea:
www.sagardoarenlurraldea.eus

Antolatzailea

Sagardoaren Lurraldea
Phone
+34 943 550 575
E-posta
info@sagardoarenlurraldea.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Erribera Kulturgunea
Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España
+ Google Map