
- ekitaldia hau amaitu da.
XXX. Sagardo Berriaren Eguna 2023

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 11n XXX. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da 2023ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatuak Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izango dira.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2022ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren nahiz sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren kulturako gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak sagarrondo bat landatuko dute Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian eta ondoren, sagardogileek Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola soka dantzan parte-hartzera gonbidatuko dituzte sagardo berria dastatzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak, eta horrekin, 2023ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, txotx boladako lehen bazkaria izango da.
Protagonista izan ziren…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, “A BOCADOS” saioa.
2022, AMAK taldea.