Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

XXXI. Sagardo Berriaren Eguna 2024

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.

Ekitaldiaren hogeita hamaikagarren edizio honetako unerik bereziena txotx irekierakoa izango da: Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak, eta 2024ko sagardo denboraldi berria irekiko du.

Aldez aurretik, ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2023ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak eta horrekin, 2024ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.

Protagonista izan ziren
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria.
2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.
2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.
2020, IZARO abeslaria.
2021, “A BOCADOS” saioa.
2022, AMAK taldea.
2023, AITZIBER GARMENDIA eta JON PLAZAOLA aktoreak.

Xehetasunak

Data:
16 urtarrila
Ordua:
12:00 - 16:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , ,
Webgunea:
www.sagardoarenlurraldea.eus

Antolatzaileak

Sagardoaren Lurraldea
Euskal Sagardoa Jatorri Deitura

Egoitza

Erribera Kulturgunea
Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España
+ Google Map