Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

“Sagarrondotik sagardora” ikastaro praktikoa Usurbilen

Potxoenea Kultur Etxea Irazu Kalea, 4,Usurbil,Gipuzkoa,Spain

Curso práctico 2020 “Del manzano a la sidra” en Usurbil. Urriak 17: Gaia: “Sagardogintza eta sagardogintza ekologikoa. Betebehar tekniko-administratiboak” Bideratzaileak: Enrique Dapena (Eneek) Ordutegia: 09:00-13:00

Goazen sagardogintzako antzinako jolasak berreskuratzera!

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

V Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagardotegietako antzinako jolasak berreskuratzeko jardunaldia ospatuko du.. Zer dela eta zer dela.... antzinako jolasak berreskuratzeko garaia iritsi dela! Zertan jolasten zuten gure aiton amonek? Sagardogintzarekin lotutako aintzinako jolasetan parte hartu nahiko zenuke? Sagardoetxean gure arbasoen jolasak berreskuratu eta ezagutuko ditugu: toka, lokotsak, zaku karrerak, etab. Ondo pasatzea ziurtatuta […]

“Sagarrondotik sagardora” ikastaro praktikoa Usurbilen

Casa de Cultura Potxoenea Irazu Kalea, 4,Usurbil,Gipuzkoa

“Sagarrondotik Sagardora” 2021eko ikastaro praktikoa Usurbien. Neguko txertaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa. Josu Osa adituaren eskutik, 8 txerto mota baino gehiago ikasiko ditugu. Prezioa: 15€. Martxoak 12: Gaia: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa” Bideratzailea: Josu Osa Ordutegia: 15:30-18:30

“Sagarrondotik sagardora” ikastaro praktikoa Usurbilen

Casa de Cultura Potxoenea Irazu Kalea, 4,Usurbil,Gipuzkoa

“Sagarrondotik Sagardora” 2021eko ikastaro praktikoa Usurbien. Martxoak 18: Gaia: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak” Bideratzailea: Aitor Etxeandia Ordutegia: 15:30-18:30

Euskal Sagardoa eta bertako postre maridajea Ibailur sagardotekan

Ibailur Sagardoteka Nabarra Oñatz kalea, 1,Astigarraga

Euskal Sagardoa eta bertako postre maridajea Ibailur sagardotekan (Astigarraga) Mikel Garaizabal eta Lur Basurtok gidatuta. Platerak: - Labean egindako gazta tarta fruitu gorriekin - Azenario eta hur bizkotxoa. - Limoizko pastela. - Txokolate sufflea. - Kremaz beteriko euskal pastela. Euskal Sagardoak: Ibailurreko kartan dauden Euskal Sagardo desberdinak dastatuko dira postreekin maridajean.

“Emakume ekintzaileak sagardogintzan” aldi baterako erakusketa D’Elikatuzen

D'Elikatuz Santa Maria kalea,Ordizia

D'Elikatuz Zentroak Sagardoetxearen "Emakume ekintzaileak sagardogintzan" aldi baterako erakusketa ikusgai izango du martxoaren 31tik apirila bukaera bitartean. Gainera, martxoaren 31ean bisita gidatua izango da arratsaldeko 18:00etan Lourdes Odriozola historialariarekin. XVI-XVIII. mendeetan emakumeak lan asko egin behar izan zuen familiaren beharrei aurre egiteko. Gipuzkoan, gainera, ohikoa zen sagastietan lanean nahiz sagardoaren salerosketan ziharduten emakumeak aurkitzea. Erakusketa […]

SagarKultur 2021

Sidreria Astarbe Txoritokieta Bidea, 13,Astigarraga

Ekainaren 26-tik uztailaren 25-a bitarte, kontzertu, ipuin kontalari, bakarlari eta jardunaldi ezberdinak osaptuko dira Astarbe sagardotegiko terrazan. Egitaraua: Ekainaren 26 Larunbata: MAKATZAK erakusketa irekiera. Sarrea doakoa sagararte@sagararte.eus helbidera idatziz. 12:30tan Astarbe Sagardotegian Ekainak 26 Larunbata: NEONA Pop-rock musika kontzertua 22:30tan: Astarbe terrazan Uztailak 3 Larunbata: SUA Musika elektroniko eta 90-eko hamarkadako rock nahasketa 22:30tan Astarbe […]

Etxeko sagardoa familian ekoizteko tailerra

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Deskribapena: Tailer honetan, etxean egindako sagardoa egiteko aukera eskaintzen du Sagardoetxeak: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, muztioa dastatzea eta hartzitu ondoren ontziratzea.. Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Oharra: Tailer hau 2 saiotan egingo da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Erreserbatu

Sagar muztioa familian ekoizteko tailerra

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Deskribapena: Tailer honetan, Sagardoetxeak sagar muztioa familian egiteko aukera eskaintzen du: sagarrak aukeratu eta biltzea, txikitzea eta prentsatzea, pasteurizatu ondoren egindako muztioa dastatzea eta ontziratzea. Oharra: Tailer hau 2 saiotan emango da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Irakaslea: Egoitz Zapiain. Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserbatu

Sagar dultzea familian egiteko tailerra

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Deskribapena: Udazkena sagarrak bildu eta sagarretik eratorritako hainbat produktu egiteko garaia da. Tailer honetan, Sagardoetxeak sagar dultzea familian egiteko aukera eskaintzen du Josu Osa eta bere laguntzaileen eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, garbitu, zatitu, egosi eta ontziratu. Irakaslea: Josu Osa eta laguntzaileak Prezioa: 10€ familia bakoitzeko. Erreserbatu