Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak

urria 2022

Pizza eta sagar ore ama elaborazio ikastaroa

Noiz: 20 urria, 2022 @ 18:00 - 20:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko aukera eskaintzen du ikastaro praktiko honetan 115 Sagar Ore Ama Pizzak-eko Ruben Andresen-en eskutik. Pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko ikastaro praktikoa: - Zer da ore ama? - Zer da sagar aurre-hartzigarri bat eta nola erabili pizzarako masa egiteko? - Nola egin pizza orea? - Nola zabaldu orea eta pizza egin? - 115 pizzak-eko pizzen dastaketa RDLD Sagardoak-en sagardo naturalarekin. Prezioa: 15€  Ikastaroan izena-eman

Informazio gehiago »

azaroa 2022

Naturako altxorrekin jolasean

Noiz: 5 azaroa, 2022 @ 16:00 - 18:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Familian gozatzeko klimaren aldeko ekintza dibertigarria proposatzen dizu Sagardoetxeak! Gure sagastiko elementuak erabilita (hostoak, adarrak, belarra, eta abar), Astigarragan hain maitatua dugun zuhaitza osatuko dugu familian: sagarrondoa. Horretarako, irudimena martxan jarri eta garapen jasangarriaren babesean, naturako elementu egokienak aukeratuko ditugu denon artean Sagardoetxeako sagarrondoa osatzeko. Kreatibitatea martxan jarri, eta goazen jolasera! Informazio praktikoa: - Hizkuntzak: euskara + gaztelania - Kokapena: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 · 20115 Astigarraga) - Doako jarduera, baina aldez aurretik erreserba egitea derrigorrezkoa da: 943550575…

Informazio gehiago »

martxoa 2023

“Udaberria Sagardoetxean” bisita gidatua

Noiz: 25 martxoa, 2023 @ 17:00 - 18:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

2023ko "Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea" ekimenaren barruan eskaintzen den erleen eta polinizazioaren mundua ezagutzeko bisita gidatu berezia. Neguko loaldiaren ostean, udaberrian landareak eta intsektuak lanean hasten dira. Horien artean, erleek lan garrantzitsua izaten dute egiteko: polinizazioa. Polinizaziorik gabe, ez genuke sagardoa egiteko sagarrik izango. Beraz, udaberriko bisita berezi honetan, erleen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue Sagardoetxean. Informazio praktikoa: - Eguna: 2023/03/25 (larunbata) - Ordua: 17:00 - Tarifak: Helduak: 5 € / Haurrak: 3 € - Erreserbak: 943 550 575 /…

Informazio gehiago »

maiatza 2023

Sagardo Eguna Irunen

Noiz: 13 maiatza, 2023 @ 18:00 - 20:00
Non: Irun, Urdanibia Plaza, 7
Irun, 20304

Sagardo dastaketa.

Informazio gehiago »

Euskal Jaia Getarian

Noiz: 27 maiatza, 2023
Non: Getaria, 20808

Tokiko produktuen dastatzea (txakolina, sagardoa, taloa, txorizoa...).

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu