2019ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, familientzako txalaparta eta kirikoketa tailerra izango da Sagardoetxean urriaren 19an*. Txalaparta, Euskal Herrian aski ezaguna den musika eta kultur giroko musika tresna da eta bere jatorria sagardoaren elaborazio lanekin estuki lotuta dago. Kirikoketa ere, sagardogintzarekin lotuta dagoen musika instrumentua da eta sagardoa ekoizteko garaian sagarrak jotzeko prozesuan erabilitako lanabesetatik dator. […]