Sagardoetxeak "Esna dadila natura Sagardoetxean" bisita eskainiko du 2022ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan. Udaberrian natura esnatzen da eta horrekin batera erleek lan garrantzitsua dute egiteko lorez lore: polinizazioa. Polinizaziorik gabe sagarrik ez genuke edukiko sagardoa egiteko. Beraz, erleen sekretuak ezagutzeko aukera ederra duzue gurean. Ausartzen al zarete erleen munduan murgiltzen? Datak: Martxoak 5, 12, […]