Erakusketak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Latest Past Ekitaldiak

“A la yuklak, golpian bat” erakusketa

Erribera Kulturgunea Kontxa Etxeberria plaza, 1, Astigarraga

Sagardoetxea Museoak antolatuta, XIX. mende amaieratik gaur egunera arteko sagardotegietako aisialdiari buruzko “A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT” erakusketa ikusgai izango da Erribera Kulturgunean Erakusketa urriaren 3an inauguratuko da 18:00etan, eta ikusgai egongo da urriaren 3tik 18ra bitartean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:00.

“Emakume ekintzaileak sagardogintzan” aldi baterako erakusketa D’Elikatuzen

D'Elikatuz Santa Maria kalea, Ordizia

D'Elikatuz Zentroak Sagardoetxearen "Emakume ekintzaileak sagardogintzan" aldi baterako erakusketa ikusgai izango du martxoaren 31tik apirila bukaera bitartean. Gainera, martxoaren 31ean bisita gidatua izango da arratsaldeko 18:00etan Lourdes Odriozola historialariarekin. XVI-XVIII. mendeetan emakumeak lan asko egin behar izan zuen familiaren beharrei aurre egiteko. Gipuzkoan, gainera, ohikoa zen sagastietan lanean nahiz sagardoaren salerosketan ziharduten emakumeak aurkitzea. Erakusketa […]

Sagar eta Euskal Sagardo Eguna

Arrasate Arrasate

Sagar azoka berezia, Euskal Herriko sagar barietateen erakusketa eta sagar salmenta. Egitaraua: - 11:00: Sagar dastatzea Unai Agirrerekin. - 11:00: Sagarra jo eta sagardoa egiteko prozesuaren erakusketa. - 11:00etatik aurrera: Jakoba Errekondoren kontsultategia. - 12:00etatik aurrera: Eusko Labeldun pintxoak eta Euskal Sagardoa.