COVID-19-aren aurreko prebentzio eta segurtasun neurriak
– Aforoa murriztua izango da osasun agintariek emandako jarraibideen arabera.
– Derrigorrezkoa izango da esperientzia guztian zehar musukoa erabiltzea: harrera guneak, kanpokaldeak, museo-gunea eta denda.
– Parte hartzaileen artean, elkarrekin bizi diren familiek elkarrekin joateko aukera izango dute; familia gehiagok parte hartuz gero, 1,5 metrotako segurtasun distantzia mantendu beharko dute beraien artean.
– Parte hartzaileak gel hidroalkoholikoa (parte hartzailearen eskura egongo da) erabili beharko du jardueraren hasieran nahiz tartean.
– Gidak musukoa erabiliko du eta eskuak ura eta xaboiaz edo gel hidroalkoholikoarekin garbituko ditu jardueraren hasieran nahiz tartean.
– Derrigorrezkoa da gidaren jarraibideak eta ezarritako arauak betetzea.
– Erreserba bat egiterakoan, parte hartzaileak hemen zehazten diren segurtasun neurriak (ezagutza) eta hauen betetzea (onarpena) onartzen ditu.
– Segurtasun neurriak direla eta, osasun beharra dagoen kasuan bakarrik erabiliko den harremanetarako telefono zenbakia eskatuko zaio parte hartzaileari.
Protokolo hau pandemiaren garapenaren eta agintariek emandako betebeharren arabera egokitzen joango da.
– Milesker –