Legezko informazioa
Aldez aurreko informazioa
Sagardun Partzuergoak, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari dagozkion lege-xedapenak beteaz, kontratua gauzatu ahal izateko jarraitu beharreko izapide eta betebeharren jakinaren gainean jartzen du webgunearen erabiltzailea zerbitzua eman aurretik:
- Bezeroak eskaera elektronikoan zehazten diren kontrataziorako baldintza orokorrak zein bereziak arretaz irakurtzeko ardura hartzen du.
- Zerbitzua gauzatu ahal izateko ezinbestekoak diren datu pertsonalak eta informazio osagarria ematea.
Sagardun Partzuergoak, baldintza hauetan zehazten duen moduan, Kontsumitzaile eta Bezeroen babeserako araudia betetzea bermatzen du bere webgunearen bidez eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen kontrataziorako prozesuan.
Erabiltzaileen identifikazioa
Batetik, Sagardun Partzuergoa, helbidea kale Nagusia, 48, 20115 Astigarraga (Gipuzkoa), IFZ G-20808986 eta Euskal Herriko Enpresa Turistikoen Erregistroan ASS00224 zenbakiarekin erregistratua dagoena, www.sagardoarenlurraldea.eus eta www.elterritoriodelasidra.com atarien jabea da eta Internet-eko erabiltzaileen eskura jartzen ditu sagardotegien eta esperientzia turistikoen bilaketa eta erreserbarako doako zerbitzuak.
Bestetik, erabiltzailea, bere identifikaziorako datuak Sagardun Partzuergoak bere webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko eskura jartzen dituen formularioetan ematen dituena. Honek, bezeroen izaera pertsonaleko datuen bilketa dakar eta datu hauen egiazkotasunaren ardura erabiltzailearena izango da.
Kontratuaren helburua
Baldintza hauek, Sagardun Partzuergoak bere webgunearen bidez erabiltzaileari eskaintzen dizkion zerbitzu eta informaziorako sarrera eta erosketa zerbitzuak zehazten dituzte eta kontratuzko harreman hau garatzen duen marko juridikoa osatzen dute.
Zerbitzuak eta edukiak, bezeroak Sagardun Partzuergoarenak diren www.sagardoarenlurraldea.eus eta www.elterritoriodelasidra.com webguneetan aurkitzen dituenak izango dira.
Ardura mugaketa
Web orriko balizko akatsen ondorioz sor daitezkeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz libratzen du espresuki bezeroak Sagardun Partzuergoa. Akats horiek web orrira sarrera eten egiten delako, zerbitzua bertan behera geratu delako, edota atzerapenak eta irregulartasunak daudelako gerta daitezke.
Era berean, bezeroak libratu egiten du Sagardun Partzuergoa hirugarren batek kontratatutako zerbitzuarekin lotuta egin dezakeen edozein iruzur edo legez kontrako erabileraren arduraz. Hori horrela izango da edozer instantziatan, eta aurrez aurre ditugun Kontratazio Baldintzetako beste edozer xedapenek esaten duena esaten duela ere.
Bere aldetik, Sagardun Partzuergoak hurrengo konpromisoa hartzen du: arreta berezia jarriko du bere web orriak bezeroaren edota hirugarren baten sistema informatikoa kalte dezaketen birus, troiatar edota beste edozer elementu ez izateko. Edonola ere, bezeroak libratu egiten du Sagardun Partzuergoa horrelako elementu kaltegarrien balizko izateak eragin ditzakeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz.
Ingurune segurua
Sagardun Partzuergoak goi mailako teknologia erabiltzen du bere web orrian informazioa babesteko. Ondorioz, zerbitzuen kontratazioa ingurune seguru batean egiten dela bermatzen du.
Hiperestekak
Sagardun Partzuergoa ez da bere web orriarekin estekak dituzten atarien erantzulea, eta, ondorioz, ez da horietako edukien arduradun egiten. Web orri horiek erabiltzeak izan ditzakeen arriskuen erantzukizuna erabiltzaileena bakarrik da. Web orri horien zehaztapenak, baldintzak eta ohar legalak kontuan izan beharko dituzte erabiltzaileek, eta kontuan izan behar dute Sagardun Partzuergoak ez duela bere gain hartzen horien ardura.
Jabetza intelektuala eta industriala
©Sagardun Partzuergoa da web orriaren diseinua osatzen duten elementuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra; adibidez, markarena, izen komertzialarena edo zeinu bereizgarriarena. Hurrengo elementuak egile eskubideekin babestuak daude era partikularrean eta ez mugatzailean: logoak, kolore konbinazioak, hautaketa eta aurkezpen moduak, web orriaren iturburu-kodea, menuak, nabigazio botoiak, HTML kodea, Java appletsak, testuak, irudiak, grafikoak, eta Sagardun Partzuergoaren titulartasuneko web orriko beste edozer elementu.
Datu pertsonalen babeserako politika
Sagardun Partzuergoak, datuen tratamenduaren arduradunak, zure datuak honako helburuekin jasotzen direla jakinarazten dizu: webgunean erabilgarri dauden formulario bidez jasotako izaera pertsonaleko datuen tratamendua eskatzailearekin harremanetan jarri, kontsultei erantzun, esperientziak erreserbatu edo publizitate-buletinak bidaltzeko. Datuen tratamendurako oinarri juridikoa interesdunaren onespena da. Zure datuak ez zaizkie hirugarrengoei emango, legezko betebeharra izan ezik. Pertsona orok bere datu pertsonaletara sarrera, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugatzea edo bere datuen aurkaritza edo portabilitatea eskatzeko eskubidea izango du gure bulegoaren helbidera idatziz edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat idatziz, erabili nahi duen eskubidea zein den zehaztuz. Gure webgunean informazio osagarria aurkituko duzu.
Zein da zure datuen arduraduna?
(UE) 2016/679 Europar Parlamentu eta Kontseiluaren Araudiak ezarritakoaren arabera, emandako datu pertsonalak IFZ G20808986 duen eta helbidea Kale Nagusia, 48 – 20115 Astigarraga (Gipuzkoa) duen Sagardun Partzuergoak erabiliko dituela jakinarazten dizugu.
Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure dat pertsonalak?
Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiarekin eman ahal izateko eta honako helburuekin erabiliko dira: webgunean erabilgarri dauden formulario bidez jasotako izaera pertsonaleko datuen tratamendua eskatzailearekin harremanetan jarri, kontsultei erantzun, esperientziak erreserbatu edo publizitate-buletinak bidaltzeko
Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak, interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoa dela aurreikusten den bitartean gordeko dira.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen tratamendurako oinarri juridikoa, gure erakundearekin harremanetan jartzean interesdunaren onespena da.
Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrengoei emango, legezko betebeharra izan ezik.
Zein dira zure eskubideak zure datuak ematean?
Pertsona orok bere datu pertsonaletara sarrera, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugatzea edo bere datuen aurkaritza edo portabilitatea eskatzeko eskubidea izango du gure bulegoaren helbidera idatziz edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat idatziz, erabili nahi duen eskubidea zein den zehaztuz.
Eraberean, edozein unetan emandako onespena kentzeko eskubidea izango du. Onespena kentzeak ez dio onespen hori kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari eragingo. Kontrolerako agintearen aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du datu pertsonalen babeserako datuen erabilerarako eskubideak urratuak izan direla uste badu.
Nahi izanez gero, Sagardun Partzuergoarekin duzun harremanaren araberako pribatutasun politika ezberdinak kontsulta ditzakezu gure webguneko Datuen Babeserako atalean.
Cookie politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.
Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.
Zein motatako cookie-ak daude?
- Cookie teknikoak
Oinarrizkoenak dira eta beste gauza batzuen artean, gizakia edo aplikazio automatizatu bat edo erabiltzaile ezezagun edo erregistratu bat nabigatzen ari den jakiteko aukera ematen dute, webgune dinamiko baten funtzionamentu egokirako oinarrizko zeregina. - Pertsonalizaziorako cookie-ak
Erabiltzaileari pertsonalizatutako ezaugarriekin zerbitzura sartzeko aukera ematen dietenak dira. Hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa, etab. - Azterketarako cookie-ak
Erabiltzaile kopurua zenbatu eta gure webgunearen neurketa eta analisi estatistikoa egiteko aukera ematen dutenak dira. - Publizitaterako cookieak
Zure nabigazioa, jatorria, hizkuntza, etab-en araberako publizitatea erakusten dutenak dira.
Zer dira berezko eta hirugarrenen cookiak?
Berezko cookiak ikusten ari zaren webguneak berak sortzen dituenak dira eta hirugarrengoak, Facebook, Twitter, Google, etab. bezalako kanpoko zerbitzu eta hornitzaileek sortutakoak dira.
Webgune honetan erabilitako cookie-ak
Webgune honek honako berezko cookieak erabiltzen ditu:
- Saioko cookie-ak
Webgune honetako cookien politikaren onarpena gordetzeko eta mezu hau berriro ez agertzeko. - WordPress-eko cookie-ak
WordPress-ek, iraupen ezberdineko cookie-ak erabiltzen ditu ekintza ezberdinetarako. Horietako batzuk erabiltzailearen txanpona aukeratzeko balio dute (_wcml_booking_currency), eta beste batzuek kontsultatutako azken url-a gordetzeko font-end edo back-end-ean (wpml_referer_url y wpml_admin_referer_url respectivamente).
Orrialdea ikusi, editoreak post-a gordetzeko, edukia erakutsi eta berarekin elkarreragitean bezeroaren informaziorik ez eskuratzeko aukera ematen duten cookie tekikoak ere erabiltzen ditu (wp-settings-xxx, wp-saving-post, …).
Webgune honek hirugarrengoen cookie hauek erabiltzen ditu:
- Google Analytics
Cookieak gordetzen ditu webgunearen trafikoaren eta webgunearen bisiten estadistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzean, Google-ek egiten duen zure informazioaren trataera onartzen ari zara. Beraz, trataera honen inguruko edozein ekarpen Google-i jakinarazi behar zaio zuzenean.
Enpresa honek Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen ditu cookie-ak eta hirugarrengoekin ez partekatzeko konpromisoa dauka, sistemaren funtzionamentu egokirako edo legeak hori egitera behartzen duen kasuetan izan ezik.
Google-en arabera, ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc., emandako datu guztiak Europako legediaren araberako babesarekin erabiliak izango direla bermatzen duen Nabigazio Segurura atxikitua dagoen enpresa da.
Honen inguruko informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu. Google-ek emandako cookiei egiten dien erabilera, esteka honetan kontsulta dezakezu.
Gure cookie-ak (edo besteak) desaktibatzea
Nabigatzaile gehienek cookie-ak modu automatikoan onartzen dituzten arren, zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu zure ekipoan instalatutako cookieak onartu, blokeatu edo ezabatzeko.
Jarraian, nabigatzaile nagusietan cookien inguruko ezaugarriak konfiguratzeko modua azaltzen duten estekak zehazten ditugu:
Cookie guztiak desaktibatzea erabakitzen baduzu, zerbitzuaren kalitatea eta azkartsuna gutxitu liteke eta webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu batzuetara sarbidea gal zenezake.