Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak › Sagardoetxeako jarduera

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

Igarotako Ekitaldiak › Sagardoetxeako jarduera

abendua 2018

Sagardoetxeako gabonetako pinuaren apainketa

Noiz: 6 abendua, 2018 - 6 urtarrila, 2019
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Aintzinako ohitura hau berreskuratzen da Sagardoetxean eta gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaintzen da. Gainera, bisitariek urte berrirako beraien desioak idatzi, pinutik zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera dute. Jatorri alemaniarra duen ohitura kristau honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz gabonetako pinuak sagar (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin sagarrak eta kandelak bola, argi eta bestelako apaingarriengatik ordezkatu ziren eta haurrei opariak egiteko usadioa gehitu zitzaion.

Informazio gehiago »

martxoa 2019

Sagarrondo moreak Sagardoetxean

Noiz: 7 martxoa, 2019 @ 12:00 - 14:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz, Sagardoetxeako sagarrondoak morez jantziko dira Harituz Taldearekin elkarlanean. 2019ko Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatzeko, ekitaldi berezi bat ospatuko da Sagardoetxean: Harituz Taldeak Sagardoetxeako sagastiko sagarrondoak morez jantziko ditu beraiek eskuz ehundutako estalki moreekin, "Emakume ekintzaileak sagardogintzan" erakusketaren bisita gidatua egingo da eta sagardo dastaketa eskainiko da.

Informazio gehiago »

urria 2019

Sagar Uzta Argazki Rallyko argazkien erakusketa Sagardoetxean

Noiz: 18 urria, 2019 - 31 urria, 2019
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Sagardoetxeak 2019ko Sagar Uzta Argazki Rallyko argazkien erakusketa ikusgai jartzen du. Bertan, bilduma irabazleak eta parte-hartzaile bakoitzaren argazki bat ikusteko aukera dago.

Informazio gehiago »

Familientzako txalaparta eta kirikoketa tailerra Sagardoetxean

Noiz: 19 urria, 2019 @ 12:00 - 13:00
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, familientzako txalaparta eta kirikoketa tailerra izango da Sagardoetxean urriaren 19an*. Txalaparta, Euskal Herrian aski ezaguna den musika eta kultur giroko musika tresna da eta bere jatorria sagardoaren elaborazio lanekin estuki lotuta dago. Kirikoketa ere, sagardogintzarekin lotuta dagoen musika instrumentua da eta sagardoa ekoizteko garaian sagarrak jotzeko prozesuan erabilitako lanabesetatik dator. Tailer honetan, sagar muztioa antzinako moduan egingo dugu eta lanak amaitutakoan, txalaparta eta kirikoketa tailerra egingo dugu musika instrumentu hauek nola jotzen diren ikasteko. *…

Informazio gehiago »

abendua 2019

Abenduko zubia Sagardoetxean: Barrikotea gaztainekin

Noiz: 6 abendua, 2019 - 8 abendua, 2019
Non: Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca, Kale Nagusia, 48
Astigarraga, Gipuzkoa 20115 España

Sagardoaren kulturako usadio zahar honen berreskuratzea: sagardo berridun barrikotearen dastaketa gaztainekin. Garai batean, elaborazio lanak amaitutakoan, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago festa bat antolatzen zen bizilagunen artean barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko.

Informazio gehiago »
+ Ekitaldiak esportatu