Tolare

Neolito garaiko (Euskal Herrian orain dela 3.000 urte inguru) tolare zahar batean aurrean aurkitzen gara. Tolare honetan prozesu osoa eskuz egin behar zen: sagarrak pisoekin jo ostean, patsa tolarearen erdialdean jarri eta egurrezko oholtzekin estutzen zen harri baten indarrarekin palanka eginez.

Lehendabiko tolare honetatik, beste tolare mota batzuk garatu dira Euskal Herrian:

1) Habedun dolareak: XVI-XVII. mendeetan eraikiak, baserri osoa hartzen dute eta “tolare baserriak” bezala ezagutzen dira. Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso) tolare mota honen eredu garbia da.

2) Torloju dolareak: XVII. mendean eraikiak, zurezkoak dira baina torloju txiki batzuk dira presioa egiten dutenak. Tolare mota honen eredua Gamioxarrea (Arizkun) da.

3) Burdinezko ardatzdunak: XIX. mendean eraikiak, burdinezko ardatza dutenak dira. Katxola (Donostia) baserriak dolare mota honen eredu da.

Gaur egun sagardotegiek prentsa neumatikoak erabiltzen dituzte sagardoaren elaboraziorako.

Ba al zenekien txalapartaren (perkusio instrumentua) jatorria sagargogintzarekin estuki lotua dagoela? Txalapartak sagarraren prentsaketaren amaiera iragartzen zuen eta lan hauetan lagundu zuten pertsona guztiak egindako sagar muztioa dastatzera gonbidatzen zituen.

Bideo honetan, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean sagardoaren elaborazio prozesua ikusten da.

Kirikoketaren erritmora!

“Kirikoketa”, sagardoaren elaboraziorako sagarrak pisoiekin txikitzetik dator. Lan horietan aritzen zirenek sagarrak txikitzen zituzten bitartean abesti hau abesten zuten: “Kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela, jo dela”.

Ibilbidearen puntu honetan, aurrean duzun tolare zaharrera jeitsi eta pisoiekin kirikoketa praktikatzera animatzen zaitugu audio hau entzuten zuzun bitartean. Ez ahaztu erritmoa ondo eramateaz!

Tolarea.

Astigarragako baserritar batek baserrian egiten dituen lanak azaltzen ditu, horien artean: sagarren bilketa kizkiarekin eta sagardoaren elaborazioa dolarean.