Txertatutako barietateak
Sagardoaren elaboraziorako sagar barietateak lortzeko txertaketaren teknika erabiltzen da. Erromatarren garaian erabilitakoa izanik, oso zabaldua dago eta erabakigarria da produkzio prozesuan.
Gune honek sagarrondoetan txertaketak egiteko jarduerak eta erakustaldiak hartzen ditu. Sagardoaren kultura zabaltzeaz gain, Sagardoetxeak natur ingurunea eta sagardoaren elaboraziorako teknikaren garrantzia nahiz prozesuak hobeto ezagutzeko jarduera hezigarri nahiz erakusgarriak antolatzen ditu.
Ikasi txertaketa bat nola egiten den bideo honetan
Txertatutako barietateak