Historia

Sagardoa antzinako edaria da; erromatarrek, greziarrek nahiz egiptiarrek sagardoa edaten zuten bere propietate osasungarriak zirela eta, baina ez dakigu nola iritsi zen sagardoa Euskal Herrira. Teoria baten arabera, erromatarrak izan omen ziren sagarra estutzeko modua Euskal Herrira ekarri zutenak, baina bada beste teoria bat erromatarrak hona etorri aurretik hemen sagardoa edaten zela esaten duena.

Gipuzkoan sagarrondoaren izatearen inguruan ezagutzen den dokumenturik zaharrena 1014ko apirilaren 17koa da (XI. mendea). Leireko monasterioa (orduan Iruñeko katedrala) dohaintzan ematen zuen Nafarroako Sancho erregearen diploma batean, honakoa dio: “Los términos de Hernani, a la orilla del mar, un monasterio que se dice de San Sebastián, con sus tierras y MANZANALES“. Dohaintza hau 1100. urtean baieztatu zuen Nafarroa eta Aragoiko Pedro Ramirez erregeak.

Nahi izanez gero, gure Dokumentazio Zentroan dokumentu hau kontsulta dezakezu.

Sagardoaren jatorria.