Europako herrialde ekoizleak

Sagardoa mundu osoan ekoizten den edaria da. Europa mailan, hauek dira sagardoa ekoizten duten herrialde nagusiak: Espainia (Euskal Herria, Asturias eta Galizia), Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Polonia, Eslovakia, Norvegia, Suedia, Txekia eta Luxenburgo. Europatik kanpora, Estatu Batuetan eta Australian ere sagardoa ekoizten da.

Herrialde hauetan ekoizten diren sagardoak oso ezberdinak dira beraien artean eta dibertsifikazio honi esker, sagardoak 9 kategoriatan sailka ditzakegu:

  • Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa
  • Sagardo natural asturiarra
  • Sagardo tradizional frantsesa
  • Sagardo tradizional ingelesa
  • Sagardo berriak
  • “Premium” sagardo aparduna
  • “Apfelwein” sagardoa
  • Zaporetako sagardoa edo udardoa
  • Izotzezko sagardoa

2019an Ciderlands Makers & Lovers izeneko nazioarteko sagardo norakoen sarea sortu genuen herrialde ezberdinen artean: Armagh, Asturias, Euskal Herria, Bretainia, Alemania, Galizia, Herefordhire, Mostviertel, Norvegia eta Gales.

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatutako I. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Azoka (2019). Bertako ekoizleek eta sagardoaren munduko erreferentziazko beste lurralde batzuetako ekoizleek beren produktuak ezagutzera eman zituzten.

Sagarra, mundu osoan hedatua dagoen fruitua.