Erdiko ardatzeko eraketa
Sagarrondoen gidatze sistemak sagarren ekoizpena hobetzeko erabiltzen dira gehienbat, lursaila nahiz abereekiko bideragarritasunaren arabera forma ezberdinetakoak izanik.
Honako alderdi hauek zerikusia dute gidatze sistema bat edo bestea aukeratzeko: lurraren ezaugarriak, landaketa-mota eta bakoitzak duen eskulana.
Sagarrondoetan ohikoa den beste gidatze sistema baten aurrean aurkitzen gara: erdiko ardatzekoa. Fruitua azkar lortzeko eta sagarrondoaren zainketarako lanak errazteko gidatze sistemarik egokiena da. Teknika honekin, alboetako adarrak mozten dira eta erdiko zurtoinari hazten uzten zaio.
Beste formazio motak:
– Ontzi formazioa
– Hesi formazioa
– Demi-Tige eraketa
Erdiko ardatzeko eraketa