Sagasti pedagogikoa

Sagardoetxeako sagastiak sagardoaren kultura, sagarrondoen formazioa eta sagar barietate ezberdinak modu dinamiko batean ezagutzeko aukera eskaintzen du. Naturarekin kontaktuan, gure sagardoaren kulturako nahiz Astigarragako testuinguruan barneratuko zara.

Sagastien loraldiak txuriz janzten ditu gure landa inguruak eta Sagardoetxean, udaberriko ekintza ugari antolatzen dira sagarrondoen loraldiaz gozatzeko.

Sagardoetxeako sagastia, sagarraren kulturan barneratzeko leku egokia da.