Sagardoa eta itsasoa

Ibai-portuetarako irekierak eta honek eskaini zuen komertzializaziorako aukerak, emaitza erabakiorra ondorioztatu zuen: sagardoaren itsasoarekiko lotura, hain zuzen ere. Pasaiako portutik ateratzen ziren euskal baleontziak Ternuara bidean. Itsas bidaia hauetan sagardoa eramaten zuten eta sagardoak marinelak gehien beldurtzen zituen eskorbutoa gaixotasunari aurre egiteko C bitamina gehitzen zien marinelen elikadura txiroari.

Sagardoa eta itsasoa

Sebastian de Bastida “San Nicolas” itsasontziaren armadorea da. 1576an Ternua aldera itsasoratu zen eta bidaia luze hau gauzatzeko egin behar izan zuen hornikuntza kontatzen du: