Paradisua

Ibilbideak Santiagomendiko gailurrera ekarri zaitu. Leku pribilegiatu honetan sagardoaren eta Astigarragaren historia begi aurrean zabaltzen zaizu. Bere sagarrondoak, baserriak eta itsasoa, berpizkundea eta gure herriaren garapena ekarri zuten giltzarriak izan ziren; gainera, Santiago Bideko leku ospetsuan aurkitzen zara, herri-kondairak Apostoluaren igarotzea egotzi baitzion.

Paradisua

Andrea Navagero Italiako erromesak Santiagomendiko gailurretik ikusten duen paisaia liluragarria eta zuhaitzetik sagar bat hartzeko duen tentaldia deskribatzen dizkigu:

Sagardo ona lortzeko gakoa, sagardo sagar mota ezberdinen arteko oreka perfektua lortzea da. Formula erabat zehatza izan ez arren, honako proportzioak erabiltzeko adostasuna orokortua: %50 sagar garratzak, %30 sagar mikatzak eta %20 sagar gozoak edo gazi-gozoak.