Sagardoa eta boterea

Sagarrondoen landaketaren eta sagardoaren ekoizpenaren zabalpena, Astigarragako bizilagunek Murgiako Jaunekin Santiagomendiko bideetan libre ibiltzeko eta beren baserrietatik Urumea ibaiko portuetara iristeko egindako akordioari esker gauzatu zen. 1382ko gertakari honek berebiziko garrantzia dauka, izan ere, 1660an hiribildu gisa sortu bitarteko Astigarragaren eta sagardoaren historia ulertzeko gakoa baita.

Sagardoa eta boterea.

Martin Perez de Emparan Murgiako Jaunak, Santiagomendiko biztanleei Urumea ibaiko portuetara iristeko aukera eman zieten akordioa kontatzen du:

Astigarragako historia geologikoa bi garai ezberdinetan banatu daiteke: sedimentazio prozesu bidez sortutako inguruko material harritsuak datozen itsas urpeko garaia; eta emertsioaren osteko Pirinioetako orogenia ezartzen duena.