Santiagomendiko baserriak

Baserria unitate ekonomiko eta familiartekoa zen. Santiagomendin, ia denek sagardoaren elaboraziorako egurrezko dolarea zuten eta sagardoaren elaboraziorako prozesua tentuz isilean gorde eta gurasoetatik seme-alabetara trasmititzen zen. Garai hartan baserriek garrantzia handia zuten, sagar barietate askok baserri izenak hartu baitituzte, Txalaka edo Goikoetxea kasu. Dolareen alboan egon ohi ziren kare-harrobiak ere baliabide garrantzitsuak izan ohi ziren; bertan kareharria kare bizian bilakatzen zen lurraren ongarri gisa edo gaixotasunen tratamendu gisa erabili ahal izateko.

Santiagomendiko baserriak

Goikoetxea baserriko Joanes de Etxeberriak soroko bizimodu gogorra eta egin behar dituen lanak deskribatzen ditu. Eraberean, ekoizten dituen sagarrez harro dagoela adierazten du:

Baserriak lurraldeko ustiapen-unitatea ordezkatzen zuen eta Astigarragan garrantzia handia zuen. Hala aditzera ematen dute horien eta beren dolareen inguruan aurkitu diren informazio ugariek, eta baita honen inguruko ondare-transmisioak zuen garrantziak ere, bertako biztanleen artean familiarteko harreman garrantzitsuak ehuntzera eraman zituztelarik.