Txertaketak

Txertaketa, antzinatik erabili izan den teknika da. Honi esker helarazi dira, belaunaldiz belaunaldi, interes handieneko sagar barietateak. Hazitik egindako ugalketak ez du nahi den sagar barietatea lortzeko aukerarik ematen, ezin baita aurreikusi zuhaitz berriak zein barietatetako sagarrak emango dituen. Hala, lurrera ondo moldatu diren eta sustrai egokiak dituzten sagarrondoak hartu eta horietan barietatea txertatzen da, nahi den fruitua lortzeko.

Sagardoaren elaboraziorako beharrezkoak diren sagar barietateak lortzeko txertaketaren teknika erabiltzen da.

Aurrean duzun erakusleihoan ikusi dezakezun moduan, txertaketa mota ezberdinak daude: azalekoa, zubierakoa, eskudetea, ezpala, ingelesa, omega (makinarekin egina), zaldiena, albokoa, arrakala edo txapa.

Txertaketaren teknika.