Sagardoa eta itsasoa

XVI. mendea urrezko aroa izan zen sagardogintzarentzat. Udaberrian itsasontzi ugari abiatzen ziren Ternuara balea ehizatu eta bakailaoa arrantzatzera. Itsas bidaia eta Kanadako lur ezatseginetako egonaldia oso gogorra ziren eta ezinbestekoa zen bidaia ondo prestatzea.

Marinelen dieta elikagai askotan eskasa zen arren, inoiz ez ziren sagardoa eta “bizkotxoa” faltan izaten. Sagardoaren C bitaminak itsasoan beldur gehien eragiten zuen gaitza saihesten laguntzen zieten: eskorbutoa.  Marinel bakoitzak egunean 2 litro sagardo edateko eskubidea zuenez, sagardo ugari eraman behar izaten zuten.

Sagardoa eta itsasoaren arteko lotura historikoa.

Sebastian de Bastida “San Nicolas” itsasontziaren armadorea da. 1576an Ternua aldera itsasoratu zen eta bidaia luze hau gauzatzeko egin behar izan zuen hornikuntza kontatzen du: