Kanilatik txotxera

XX. mendearen hasieran sagardotegiek sagardoa kanilatik zerbitzatzen zuten, basoz baso. Astigarraga zen esperientzia hau gozatzeko aukera eskaintzen zuen leku bakarrenetarikoa.

Gaur egun, txotx-aren erritua neguko eta udaberriko gertakari gastronomiko bikainena da Euskal Herrian. Erritua beti berbera izaten da. Sagardogileak, “Txotx!” oihukatuz, kupel berri bateko sagardoa dasta daitekeela jakinarazten du. Sagardogilearen azalpenei jarraituz, txotx egitean, kupela ireki eta pertsona bakoitzak bere edalontzi hutsa okertzen du sagardoa edalontzian lehertu eta txinparta ateratzeko. Sagardoaren ñabardura desberdinak tragoz trago dastatzen eta gozatzen dira kupelen ondoan.

Kanilatik txotxera.