Zamoa

Astigarragako Zamoa Posta etxea 1828. urtean eraiki zen. Errege Bideko posta etxe zaharra izatearekin, bertan gelditzen ziren atzerriko bidaiariek lausengatu zuten. Frantziako Teofilo Gautier idazleak bere garbitasunak harrituta utzi zuen; baita  etxea zaintzen zuten trentza luzeko neskatxa eder, indartsu eta ondo jantzitakoek ere. Bertako menuek ere beren garrantzia izan zuten. 1849an moja agustindarrek etxea erosi zuten Valde-Espina markesaren laguntzarekin.

Zamoa baserria, sagardoaren museoa egiteko proposatu zen lehendabiziko kokalekuetako bat izan zen.