Gartziategiko ontziralekua

Iraganean Urumea ibaia bizitza nahiz aberastasunaren iturri eta aintzinako autobidea izan zen. Ibai hau Gipuzkoako ibai nagusienetakoa izan zen eta sagardoa garraiatzeko ere erabili zen. Era berean, portu instalazio eta zerbitzuak izan zituen, bere ur bazterretan salerosketa gune ugari izan zituen.

Astigarragako baserritarrek sagardoa edo baserriko produktuak Donostiara garraiatu behar zituztenean bertako taberna edo merkatuan saltzeko, idien laguntzarekin eta karreto barrikekin sagardoa ibairaino garraiatzen zuten. Sagardoa kupeletan sartuta eta hainbat produktu ala nahiz gabarretan jarri, eta Donostiaraino eramaten zituzten sagardoa eta produktuak, bertan saltzeko.

Urumea ibaiak 16 portu izan zituen eta Astigarragan Aiozategi, Chanele aedo Canelea edo Gartziategi, Castillum eta Ergobia edo Domikuzaneako portuak izan zituen.

Horrez gain, XX. mendearen hasiera arte, emakumeek ibai ertzean arropak garbitzen zituzten harri nahiz horretarako prestaturiko egurren kontra joaz, latsari gisa ezagutzen direnak. Lan neketsua eta gogorra zen, baina Urumeako latsariek ospe handia lortu zuten atzerritar askoren ustekaberako.

Astigarragan arropak nahiz izarak garbitzeko beste leku bat ere bazen Goiko Iturri inguruan, Udaletxe ondoan.