Astigarragako sagardotegiak

Euskal Herrian Astigarraga aspaldidanik sagardo eta sagardotegien ikur izan da.

Sagardotegien historia kokatzeko, XX. mende hasieran sagardotegi hauek zeuden: Taula, Elionea, Portutxo, Borda, Etxabe, Gaztañaga, Emeterio Lizarralde, Anibar-Mendiluze, Langaenea-Urreaga, Arrizabalaga, Mina Beltzane, Jose Beltzane, Desierto, Martin Berrondo, Izaskun Arruabarrena, Goikoetxea, Txalaka, Bordaberri. Ergobian, Astigarragako auzorik garrantzitsuenean ere, gaur egun desagertuak dauden sagardotegi asko zeuden: Pagua, Otaño, Krixpin Lete, Ajuria, Ramon Isasa, Herrero, Bereziartua, Alberro, Joakinene, Ramon Isasa, Estanco-Aristi eta Pagua-Martin Berrondo.

Gaur egun Astigarragan dauden sagardotegiak hauexek dira: Alorrenea, Artola, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Gartziategi, Gurutzeta, Iretza, Irigoien, Ipintza, Larrarte, Lizeaga, Mendizabal, Mina, Oialume Zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Sarasola eta Zapiain.