Berrikuntzak sagardogintzan

Azken urteotan, sagardotegi tradizionala irudikatzen duten establezimendu berritzaileak ireki dira. Horietan, kupelen artean bertako gastronomia giro berezian eta atseginean dastatzeko aukera dago; sagardo natural tradizionalaz gain, sagardo mota ugari dastatzeko aukera dago; eta gune berritzaileetan bertako eta nazioarteko sagardoak edateko aukera ere eskaintzen da. Sagardoaren sektorearen dibertsifikazioaren eta berrikuntzaren adibide dira.

Gaur egungo establezimendu berritzaileen ilustrazioa. Egilea: Jokin Mitxelena.

Horietan, bisitariek sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera izaten dute, sagar bilketatik hasi, eta dastatzeraino. Bisita horiek berebiziko garrantzia dute sagardoaren kulturaren hedapenean, partehartzaileek teknika tradizionalei zein berriei buruzko ezagutza jasotzen baitute, eta horrekin batera, bertako ondare honekiko estimua sustatzen da.

Eskaintza berri honetaz gain, sagardotegiek sagardoaren kultura ezagutzeko bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte.

Gaur egungo sagardo berritzaileak: izotzezko sagardoak, zaporetakoak, apardunak, latak, etab. Iturria: Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroa.

Ba al zenekien?

  • Sagardoa munduan ezaguna egiten ari da, eta Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa Europara, Estatu Batuetara, Kanadara, Chicagora, Japoniara eta Australiara esportatzen da.
  • Nazioarteko hainbat herrialdeetan Euskal Herriko sagardo naturalaren erako sagardoak ekoizten ari dira. Horietako bat Estatu Batuetako “Son of man” sagardo ekoizlea da.