Gipuzkoa eta sagardoa
Irun
Irunen sagardotegiak zeuden hirigunean zein landa-auzoetan. Hiriguneak urte osoan zeuden zabalik, goizeko 8etatik gaueko 9ak arte. Landatarrek, berriz, udaberrian edo uda hasieran hasten zuten kanpaina laburra.
Luis de Uranzuren “Un pueblo en la frontera” argitalpenean jasota dagoen bezala, bertako usadioaren arabera sagardo edalontzia kolpe bakar batez edan behar zen: “A la yuklak, golpian bat!”. Ebroko burdinbideetako langileak ohiko bezeroak ziren.Ez ziren sagardogile izendatzeko modukoak edalontzia trago bat baino gehiagotan husten zutenak eta noizean behin begiak ixten zituztenak.
Ohiko bezeroak ziren barraskilo-kazolekin sagardotegira joaten ziren Ebroko trenbideetako langileak.
Tolosa
XX. mendearen hasieran 38 sagardotegi zeuden Tolosako Alde Zaharrean. Horietako batzuk dolareak ziren, eta beste batzuk, aldiz, sagardoa saltzen zuten. Salgaia idi-gurdietan iristen zaien: sagarra zakuetan eta sagardoa barriketan. Lantegietako koadrila eta langileak sagardoarekin bazkaltzeko elkartzen ziren, eta mahaikide bakoitzaren trago kopurua klerarekin apuntatzen zuten kupelean.
Sagardoa saltzen zuten sagardotegien artean Jose Maria Aguirrerena, Arambururen alargunarena, Jose Angel Beristainena, Benito Usandizagarena edo Pablo Oteguirenak zeuden.
Mutriku
XX. mendearen hasieran Mutriku Gipuzkoako sagardogintza gune nagusietakoa zen. 300.000 litro sagardo ekoizten zituen urtean.
Azpeitia
1931an 13 sagardotegi zeuden Azpeitian, Erdi-kale, Eliz-kale, Goiko-kale, Bustinzuriko Errebalea, Loiola, Landeta eta Agirre auzunean banatuta.
Ba al zenekien?
- Irunen burdinbideetako langileak barraskilo kazolekin joaten ziren sagardotegietara.
- 1882an sagar asko izan zen Azpeitian, eta sagardoari zerga jarri zioten agintariek. Herritarrek kentzeko eskatu arren, agintariek zerga kobratzen jarraitu zuten herriko kartzela egiteko.
- 1532ko Tolosako udal ordenantzek ziotenez, sagasti batetik sagarrak lapurtzeagatik, aurrenekoz 20 marabedi ordaintzera behartzen zuten. Bigarrengo batean, 3 egun kartzelan + 100 marabedi. Hirugarrengo batean, 200 marabedi + asto baten gainean “puesto en vergüenza”.
- 1940an Irungo alkateak bando bat argitaratu zuen sagastietako mihura erauzteko.
- 1940ko hamarkadan Oiartzunen “sagardo eta okindegi fabrika” bat, “sagardo eta jauzi” fabrika bat eta “Aduriz Hermanos”en sagardo apardunaren fabrika bat zeuden.
- 60ko hamarkadaren amaiera aldera sagardoaren ekoizpenak behea jo zuen eta 1967an sagardoaren ekoizpena bere punturik baxuenera iritsi zen. Horren adibide, Gipuzkoako Industria, Merkataritza eta Nabigazio Ganberaren 1970eko erroldetan sagardoa saltzeko 9 puntu baino ez zeuden probintzia osoan.