Sagardoaren lurraldea

Izaro Andresek hasiera eman dio txotx garaiari

Descripción

"Gure sagardo berria". Hasi da 28. txotx garaia. Izaro Andres abeslaria arduratu da hasiera emateaz, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurretik, Sagardoaren Museoan ekitaldia egin dute, aurtengo uztaren berri emateko: 3.000.000 litro sagardo ekoitzi dira Euskal Sagardoa jatorri izenaren egiaztapenarekin. Izaro Andresek Sagardoetxea-ko sagastian jarri du ohikoa den sagarrondo hazia.

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa izaro denominación de origen marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx cosecha

Ficha

  • Autor: Nagore Arin
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-01-15
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009995

Texto completo

2020ko urtarrilak 15 0
«Gure sagardo berria». Hasi da 28. txotx garaia. Izaro Andres abeslaria arduratu da hasiera emateaz, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurretik, Sagardoaren Museoan ekitaldia egin dute, aurtengo uztaren berri emateko: 3.000.000 litro sagardo ekoitzi dira Euskal Sagardoa jatorri izenaren egiaztapenarekin.

Izaro Andresek Sagardoetxea-ko sagastian jarri du ohikoa den sagarrondo hazia. «Naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena» azpimarratu nahi dute antolatzaileek, ekintza horren bidez. Horren ostean iritsi da, ordea, espero zen unea, Alorrenea sagardotegirako bidea hartzekoa. Sagar dantza eta sokadantza egin dituzte han. Dantzarien artetik iritsi da Andres kupelera, eta txotx egitearekin eman dio hasiera 2020ko txotx garaiari.

Hamabi milioi litro sagardo inguru ekoitzi dituzte, horietatik 8,5 milioi bertako sagarrarekin, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri Izenaren gerentearen arabera. Horietatik hiru milioi litro ekoitzi dira jatorri izenaren egiaztapenarekin. Guztira 48 dira sor-markara bideratutako sagardoa egin duten sagardotegiak; 41 Gipuzkoan, bost Bizkaian eta bi Araban.

Aurten dastatu ahal izango den sagardoak ezaugarri bereziak izango ditu. Aurreko urteetan baino «kolore alaiagoa» du, «fruta freskoaren usain garbiarekin». Karboniko maila ona duela nabarmendu dute, eta «orekatua» dela.