Izaro Andres abeslariak irekiko du txotx denboraldia
Descripción
Lau egun besterik ez dira falta, txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Datorren asteazkena izango da Sagardo Berriaren Eguna, Astigarragan. Eta aurtengo gonbidatu berezia ere, dagoeneko eman dute aditzera: Izaro Andres Zelaieta abeslariak irekiko du aurreneko kupela. 26 urterekin, dagoeneko arrakasta haundiko musikaria da, Donostian bizi den mallabiarra, eta hainbat sari jaso ditu.
sidrería alorrenea astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx berri popular apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2020-01-11
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009973
Texto completo
Datorren asteazkenean izango da Sagardo Berriaren Eguna, eta Alorrenea sagardotegian irekiko dute uzta berriko aurreneko kupela.
Lau egun besterik ez dira falta, txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Datorren asteazkena izango da Sagardo Berriaren Eguna, Astigarragan. Eta aurtengo gonbidatu berezia ere, dagoeneko eman dute aditzera: Izaro Andres Zelaieta abeslariak irekiko du aurreneko kupela.
26 urterekin, dagoeneko arrakasta haundiko musikaria da, Donostian bizi den mallabiarra, eta hainbat sari jaso ditu. Iker Lauroba, Oriol Flores eta Julen Barandiaran ditu taldekide. Donostian Komunikazio Gradua egiten ari zela hasi zen gitarra jotzen, ikaskide bati tonbola batean tokatu zitzaionarekin; eta Kalifornian ikasketak bukatzen ari zela, erabaki zuen musikari izan nahi zuela. Bi disko kaleratu ditu ordutik: om 2016an eta eason 2018an.
Irekiera ekitaldia, Alorrenean
Asteazken eguerdian hasiko da sagardoaren festa, Astigarragan. Sagardoetxean jarri dute zita, 12:00etan, eta aurkezpen ekitaldia izango da bertan. Aditzera emango dituzte 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak; bai sagarrarenak, eta baita sagardoarenak ere. Eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenen berri ere emango dute. Bertan izango dira Xabier Urdangarin alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; sagardogileen ordezkariak; eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak.
Aurkezpenak bukatuta, eta urteroko ohiturari jarraituz, sagarrondo berri bat landatuko du Izaro Andresek, Sagardoetxeako sagastian. Eta ondoren, Alorrenea sagardotegira mugituko dira denak, bertan izango baita eguneko ekitaldi nagusia.
Eguerdiko 13:30ak aldera, txalapartarien deiari erantzunez, sagar dantza eskainiko dute Alorrenean; eta ondoren, soka dantza egingo dute sagardogileek, Izaro Andres bera dantzan parte hartzera gonbidatuz, eta txotx denboraldi berriko aurreneko kupelara gerturatuz.
Eguerdiko 13:45etan irekiko du aurreneko kupela hori abeslariak, «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, sagardotegi garaiari hasiera emateko. Eta aurreneko sagardo tragoen ondotik, estreinako sagardotegi menua dastatuko dute, Alorrenean.
Irekiera herrikoia, Joseba Barandiaranen eta tabernetan
Aurreko urteotan bezala, gainera, Txotx Berri Herrikoia ere egingo dute aurten. Horrela, hasteko, Alorreneako txotx irekiera zuzenean ikusteko aukera izangoi da herriko tabernetan, 13:45etatik 14:00etara.
Eta arratsaldean, haurrentzako jolasak jarriko dituzte Joseba Barandiaranen, 17:30etatik aurrera; eta Pintxotx musikatua egingo dute herriko tabernetan, 18:30etatik 20:30etara.
URTARRILAK 15, asteazkena
SAGARDO BERRIAREN EGUNA
11:30-12:30, Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00, Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dituzte 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak, eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitzuenak.
12:45, Izaro Andresek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30, Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian; eta ondoren, sagardogileek Izaro Andres soka dantzan parte hartzera lagunduko dute, aurreneko kupela irekitzeko.
13:45, Alorrenea sagardotegian «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, aurreneko kupela irekiko du Izaro Andresek, eta horrekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko aurreneko menua dastatuko da.
TXOTX BERRI HERRIKOIA
13:45-14:00, Herriko tabernetan Alorreneako txotx irekieraren zuzeneko emanaldia.
17:00, Haurrentzako jolasak, Joseba Barandiaran plazan.
18:30-20:30, Pintxotx musikatua, Astigarragako tabernetan.