Hasi da Gipuzkoan 2020ko txotx denboraldia
Descripción
zaro abeslariak eman dio hasiera 2020ko txotx denboraldiari Gipuzkoan, gaur goizean Sagardoetxean, Astigarragako Euskal Sagardoaren Museoan.
sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa izaro denominación de origen marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Euskadi
- Fecha: 2020-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009962
Texto completo
zaro abeslariak eman dio hasiera 2020ko txotx denboraldiari Gipuzkoan, gaur goizean Sagardoetxean, Astigarragako Euskal Sagardoaren Museoan.
2020ko Sagardo Berriaren Egunaren hogeita zazpigarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu, Arantxa Tapiak eta Elikagaien kalitateko eta industrietako zuzendari Peli Manterolak hartu dute parte, eta adierazi dute “Euskal Sagardoa markaren eraikuntza bide onetik doala urtetik urtera bertako sagarrarekin egindako sagardoaren ekoizpena handitzeko helbururantz, Euskal Sagardoa J.I.-aren baitan egiten den sagardoaren %100 izateraino".
Manterolak jakinarazi du, halaber, "komertzializazioaren esparruan egiten ari direla ahaleginik handienak, bai barruko merkatuaren esparruan (linealak, HORECA kanala), bai kanpoko merkatuan. Gaur egun, Euskadin ekoitzitako sagardoaren ia %5 nazioarteko merkatuetara bideratzen da (AEB, Kanada, Txina eta Japonia) eta asmoa da kuota hori handitzea hainbat ekintzaren bitartez, hala nola misio komertzialak antolatuz eta azoketan parte hartuz, esaterako, Cider World 2020 azokan, Frankfurten (Alemania), Euskadi ohorezko gonbidatua baita bertan.
Sagardoren Lurraldeak emandako datuen arabera, 2019ko uztak 12 milioi litro inguru sagardo eman ditu, eta 8,5 milioi litro dira bertako sagarrarekin ekoitzitakoak. Bertako sagarrekin 3.000.000 litro sagardo egin dira, Euskal Sagardoa jatorri izendapenarekin.