2020ko Sagardo Berriaren Egunerako 5 sarrera bikoitzen zozketa
Descripción
2020ko urtarrilaren 15ean (asteazkena) XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu 2020ko txotx boladari hasiera emateko eta ekitaldira etortzeko 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira astigartarren artean. Zozketan parte-hartzeko baldintzak hauek dira: - Astigarragakoa izatea. - 18 urtetik gorakoa izatea. - Sagardogilea ez izatea. Zozketan parte hartzeko epea urtarrilaren 5a arte izango da eta izen emateak Sagardoetxean ...
astigarraga sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx sorteo
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2019-12-26
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009917
Texto completo
2020ko urtarrilaren 15ean (asteazkena) XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu 2020ko txotx boladari hasiera emateko eta ekitaldira etortzeko 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira astigartarren artean.
Zozketan parte-hartzeko baldintzak hauek dira:
– Astigarragakoa izatea.
– 18 urtetik gorakoa izatea.
– Sagardogilea ez izatea.
Zozketan parte hartzeko epea urtarrilaren 5a arte izango da eta izen emateak Sagardoetxean egingo dira bertara etorri eta izena emanda, telefonoz 943550575 zenbakira deituta edo e-mailez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat bidalita.
Izena ematerakoan, derrigorrezkoa da ekitaldira etorriko diren 2 lagunen izen-abizenak ematea, gonbidapenak pertsona horien izenean egingo direlako.
Zozketaren irabazlearen izenak www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean jakinaraziko dira.