Sagardoaren lurraldea

Euskal sagardoa, aro berri baten atarian

Descripción

"Beste pauso bat emateko unea iritsi da.Dagoeneko, edozeinsupermerkatutan Euskal Sagardoaren zigilu gorria daramaten botilak ikusten ditugu, eta orain ostalaritzan gure tokia hartzea da gurehelburu nagusia. Jatetxeetan edotabernetan ardoen karta dagoenbezala, sagardoarena ere egotea dagure helburua, izan ere, kalitatezkoeskaintza zabala dugu", esan duUnai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren gerenteak.

donostia euskal sagardoa formación jornada denominación de origen marca hostelero sidra

Ficha

  • Autor: Oihana Prado
  • Fuente: Noticiasdegipuzkoa
  • Fecha: 2019-12-17
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009903

Texto completo

"Beste pauso bat emateko unea iritsi da.Dagoeneko, edozeinsupermerkatutan Euskal Sagardoaren zigilu gorria daramaten botilak ikusten ditugu, eta orain ostalaritzan gure tokia hartzea da gurehelburu nagusia. Jatetxeetan edotabernetan ardoen karta dagoenbezala, sagardoarena ere egotea dagure helburua, izan ere, kalitatezkoeskaintza zabala dugu", esan duUnai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren gerenteak.

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak hiru urte bete ditu merkatuan eta dagoeneko 48 sagardotegik eta 250 sagargilek osatzen dute Jatorri Deitura. Guztira, 115 sagar mota erabiltzen dira, denak bertakoak, eta sagardo-etxe bakoitzak bereak erabiltzen ditu. Horregatik, sagardo bakoitzak du bere ukitua, bere xarma, nahiz eta denek baduten zerbait amankomunean: estalki gorria.

"Kalitatezko bertako sagardoa egitea izan da azken urteotako jomuga, eta horretarako lan handia egin da lehen urteetan, sagasti berriak jartzen, zeuden sagastiak egokitzen eta produktuaren kalitatea bultzatzen eta balorean jar-tzen", azaldu du Agirrek.

EKITALDI BEREZIA Sagardoaren komertzializazioari dagokionez, aurrerapausoa emateko unea egokitu da eta orain taberna eta jatetxeetako edari-eskaintzan txertatzea da helburua. Horretarako, datorren astelehenean ostalaritzako profesionalei zuzendutako ekitaldi berezia antolatu du Euskal Sagardoak, Donostiako Bulebarrean, Apuruaren karpan.

Eguerdian, bazkari maridatua egingo dute Euskal Sagardoarekin, Diametro 200 jatetxea eta Luis Irizar sukaldaritza eskolaren eskutik. Bertako produktuak oinarri izango dituen lehen mailako menua izango da.

Arratsalde partean, 18.00etan, Dani Corman sumillerraren eskutik, euskal sagardoen eta nazioarteko sagardoen dastaketa egingo da, non mundu osoko sagardoak probatzeko aukera egongo den.

19.00etatik aurrera, berriz, Euskal Sagardoaren dastaketa egongo da Mikel Garaizabal sumillerarren laguntzarekin eta 14 sagardotegiren parte hartzearekin: Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Astarbe (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Itxasburu (Hernani), Gartziategi (Astigarraga), Gurutzeta (Astigarraga), Kuartango (Kuartango), Lizeaga (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Petritegi (Astigarraga), Zapiain (Astigarraga), eta Zelaia (Hernani). Sagardoaz gainera, Euskal Herriko gaztak eta Eusko Labeleko haragiak ere jateko aukera egongo da, Txomin Parrillaren eskutik.

2019KO UZTAREN BALORAZIOA Astelehenean dastatuko duten Euskal Sagardoa 2018ko uztarekin egindakoa da. "Kantitate aldetik, uzta txikia izan zen baina izaera handikoa izateagatik eboluzio handikoa izan da eta orain benetan ona, mundiala dagoela esango nuke", argitu du Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren gerenteak.