Sagardoaren lurraldea

Dena prest Zoroperi egunerako

Descripción

Ostegun honetan festa izango da nagusi Zestoan Zoroperi eguna dela eta. Urtero bezala, aurtengoan ere, egitarau oparoa prestatu dute egun honetarako. Goizean goiz 9:00etan Idiakaitz Txistulari taldearen diana izango da. Ordu berean XXX. barazki eta fruta lehiaketa, baita Urolako XXII. ezti lehiaketa ere.

ocio feria verdura deporte concurso sidra zestoa

Ficha

  • Autor: Ainara Martin
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-12-24
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009894

Texto completo

Ostegun honetan festa izango da nagusi Zestoan Zoroperi eguna dela eta. Urtero bezala, aurtengoan ere, egitarau oparoa prestatu dute egun honetarako. Goizean goiz 9:00etan Idiakaitz Txistulari taldearen diana izango da. Ordu berean XXX. barazki eta fruta lehiaketa, baita Urolako XXII. ezti lehiaketa ere. Honi lotuta, Erlezaintzari buruzko zenbait ekitaldi egongo dira, 'Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa' (azalpenak 12:30etatik aurrera), erlauntzako produktuen dastaketa eta haurrentzako tailerrak. XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa ere izango da. Honetaz gain, herriko zein kanpoko artisauak eta salmenta postu ugari izango dira.

11:00etan kalejira izango da herriko hainbat belaunalditako trikitilariekin. 11:30etatik 13:00era azken urteetan bezala, 'photocall'-a egongo da torilean, -argazkiak ateratzeko komeni da baserritarrez jantzita joatea-. 12:00etan kalejirako trikitilariek emanaldia eskeiniko dute plazan eta ordu berean Idiakaitz txistulari taldeak kalejira gauzatuko du. Barazki eta fruta, ezti, gazta eta sagardo lehiaketetako sari banaketak 12:45ean gauzatuko dira. Jarraian trikitilarien eskutik giro ederra plazan.

13:00etan Bargaztak talde feministak deituriko matxismoaren aurkako performance jendetsua eskeiniko da plazan. Ondoren, gazta eta sagardo dastatzea leku berean. 14:30ean Baba jana Gaztetxean.

Bazkalostean, 17:15ean, herriko txarangaren doinu alaiekin guztiok giro ederrean kalejiran joango dira kiroldegira. Bertan, 17:30ean kirol jaialdiaz gozatzeko aukera izango da Zestoa Pilota Elkartearen eskutik. Sarrerek 10 euroko kostua izango dute. Hasteko, herritarren artean pilota partidak izango dira. Hain zuzen ere, binakako partidu bat ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek, Adonis- Salegi III, Txapei III - Salegi II-ren aurka.

Ondoren Herri kirol saioa (pentatloia), Arria V.-Zaldua / Otaegi - Txapartegi. Ondorengo frogak gauzatu beharko dituzte: 100 kiloko bola jaso, aizkoran 6 kanaerdiko, 6 plaza txingekin, trontza eta korrika 3 kilómetro.

18:00etan umeei zuzenduriko 'Teleipuina' txotxongilo ikuskizuna izango da Kultur-Etxean, telebistaren aurrean orduak eta orduak pasatzearen ondorioak azaleratuko dituzte Toniren abentura dibertigarrien bitartez. Arratsaldetik aurrera ere, festak jarraituko du. Iluntzeko 19:30ean Gabenara plaza taldea arituko da afalordura arte udaletxeko arkupetan. 22:00etan berriro talde bera.

Olentzero eta Mari Domingi
Gaur arratsaldean helduko dira Zestoara Olentzero eta Mari Domingi herriko haurren gozamenerako. Arratsaldeko 18:30ean Lau iturrin egingo zaie harrera eta bertatik plazara joango dira guztiak. Baserritarrez jantzita joatea gomendatzen da.

Futbolin txapelketa
Bihar, hilaren 25a, futbolin txapelketa antolatu dute Zestoako Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.