Santo Tomas azoka, babarrunaren eta sagardoaren inguruko festa
Descripción
Giro polita izan zen igandean Gabonen atarian ospatu zen Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako Santo Tomas azokan. Abenduaren 21a datorren larunbatean bada ere, ia astebete lehenago etorri zen Santo Tomas eguna Usurbila eta beste behin ere nahikoa jan eta edateko aukera izan zen herriko pilotalekuan. Herritarrak frontoi ingurura gerturatzerako prest zegoen dena.
ocio feria concurso de la alubia degustación gastronomía concurso de sidra sidra santo tomás usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-12-17
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-009886
Texto completo
Giro polita izan zen igandean Gabonen atarian ospatu zen Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako Santo Tomas azokan. Abenduaren 21a datorren larunbatean bada ere, ia astebete lehenago etorri zen Santo Tomas eguna Usurbila eta beste behin ere nahikoa jan eta edateko aukera izan zen herriko pilotalekuan.
Herritarrak frontoi ingurura gerturatzerako prest zegoen dena. Txistorra eta taloa egiten batzuk, herriko sagardo produktoreen sagardoak mahaietan sagardoa, gaztainak erretzen ere bai, eta bien bitartean, postu desberdinak ere bai produktu eta aukera desberdinekin. Igandeko azokaren antolatzailea zen Noaua! Kultur Elkartearen postua ere topatu zitekeen pilotaleku erdian. 'Photocall' delakoa egiteko aukera eman zuten. Honenbestez, igandean frontoi ingurura gerturatu zirenek aukera zabala izan zuten eguerdia bitartean. Batetik, herriko sagardo ekoizle desberdinen sagardoak probatzeko aukera izan zen, sagardo lehiaketara aurkezttakoak hain zuzen ere. Bestetik, ohikoa den bezala, txistorra eta talo postuak ere arrakasta handia izan zuen. Bien bitartean, Udarregi ikastolako ikasleak postreekin,
Orbeldi dantza Taldekoak datorren urteko egutegiarekin, Zuberoako produktudun otarren salmenta eta banaketa, Xua Gurasoekin Etxera herri ekimena .... denetik izan zen.
28 ekoizle
Hala ere, azken urteetan bezala, babarrun eta sagardo lehiaketak izan ziren beste behin ere frontoi aldera gerturatu zirenen arreta piztu zuena. Herriko 28 ekoizleren babarrunak ikusteko aukera izan zen. Kalezarko Izarpe etxeko Juan karlos Balerdik eskuratu zuen txapela. Bigarren saria Zubietako Zugasti baserriko Pili Arroyoren babarrunarentzat izan zen eta hirugarren postua, berriz, Aginagako Galdagorri baserriko Idoia Orbegozorentzat.
Sagardo lehiaketari dagokionez, azken urteetan bezala herriko elkarte desberdinetako kideak aritu ziren epaimahai lanetan. Lehiaketara aurkeztutako 19 sagardoak probatzen nahikoa lan izan zuten eta Zubietako Etxetxo baserriko Joxe Manuel Lizarraldek jaso zuen iaz bezala irabazlearen txapela. Bigarren postua Aginagako Aldapa baserriko Antonio Eizagirrek egindako sagardoak eskuratu zuen eta Santueneako Ana Esnaolaren sagardoak hirugarren postua.
Horrez gain, Santo Tomas azokaren aitzakian, Orbeldi Dantza Taldeko kideek urteko azken dantza saioa eskaini zuten Mikel Laboa plazan, frontoi atzeko Zumetaren muralaren aurrean. Haur, gaztetxo, heldu nahiz begiraleek dantza polita eskaini zuten.