Sagardoaren lurraldea

Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratuko dira abenduko zubian Sagardoetxean

Descripción

Abenduko zubian (abenduak 6-8), Sagardoetxeak garai honetako ohitura zaharrak berreskuratuko ditu familia nahiz publiko orokorrarentzat: gabonetako pinua sagar eta kandelekin apainduko da antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko da gaztainekin lagunduta. Debekatutako fruitua argitan Abenduko zubian, familiek antzinako ohitura zahar hau berreskuratuko dute Sagardoetxean.

ocio barrikote acción castaña cultura museo pino sidra sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2019-12-05
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009849

Texto completo

Abenduko zubian (abenduak 6-8), Sagardoetxeak garai honetako ohitura zaharrak berreskuratuko ditu familia nahiz publiko orokorrarentzat: gabonetako pinua sagar eta kandelekin apainduko da antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko da gaztainekin lagunduta.

Debekatutako fruitua argitan

Abenduko zubian, familiek antzinako ohitura zahar hau berreskuratuko dute Sagardoetxean. Gabonetako pinu bat jarriko da botila, sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak apaindu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Sagarrak nahiz desioak zintzilikatu eta kandelak piztu ostean, bisitariek sagardo berridun barrikotea dastatzeko aukera izango dute gaztainekin lagunduta.

Barrikotea gaztainekin

Aurreko urteetan bezala, publiko orokorrak sagardoaren kulturako usadio zahar hau berreskuratuko du: sagardo berridun barrikotearen dastaketa gaztainekin lagunduta. Izan ere, garai batean, elaborazio lanak amaitutakoan, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago festa bat antolatzen zen bizilagunen artean barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko.

Datak eta ordutegiak:
– Abenduak 6 eta 7: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30
– Abenduak 8: 11:00-13:30

Tarifak:
Helduak:
– Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin: 5,50€ pertsonako.
– Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin + Bazkaria/afaria sagardotegian: 35,50€ pertsonako.
Haurrak:
– 0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): Doan (sagar muztio dastaketa barne)
– 10-17 urteko haurrak: 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne gaztainekin lagunduta).