Giro bikaina Kontzezio Azokan
Descripción
Atzo ospatu zen Kontzezio Azoka eta azken urteotan bezala, atzokoan ere jende asko hurbildu zen azokara. Eguraldia lagun izan zen eta horrek ere asko lagundu zuen jendea hara honuntz, lasai ibiltzea. Herriko Enpararantza buelta osoan eta frontoian jarri ziren salmenta postuak eta denetik erosteko aukera izan zen, barazkiak, gazta desberdinak, ogiak, pastelak, eztia, artisau lanak....
Ficha
- Autor: Amagoia Zabala
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-12-08
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009838
Texto completo
Atzo ospatu zen Kontzezio Azoka eta azken urteotan bezala, atzokoan ere jende asko hurbildu zen azokara. Eguraldia lagun izan zen eta horrek ere asko lagundu zuen jendea hara honuntz, lasai ibiltzea. Herriko Enpararantza buelta osoan eta frontoian jarri ziren salmenta postuak eta denetik erosteko aukera izan zen, barazkiak, gazta desberdinak, ogiak, pastelak, eztia, artisau lanak.... Abereak, udaletxeko azpikaldean jarri zituzten eta aurten lehen aldiz, Mendaroko Berasaluze baserriko Euskal Pottokak ikusteko eta baita, beraien gainean ibilitzeko aukera ere izan genuen.
Plaza erdiguneko karpa azpian sagardo lehiaketa egin zen eta jendetza inguratu zen.
Arratsaldea ez zen motz geratu, frontoia beste behin jendez bete zen. Herri kirol egitarau bikaina antolatu zuten, euskal Labeko hiru kopa hain zuzen.