Sagardoaren lurraldea

Astigarraga celebrará el lunes la 35 edición del Sagardo Eguna

degustación procedencia sagardo egunak sagardoetxea santa ana

Ficha

  • Autor: Aitziber Muga
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2010-07-24
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000982

Texto completo

Inguruko Hamahiru sagardotegik parte hartuko dute Ohi bezala, Santa Ana Egunean, kupelak 11.30ean zabalduko dira eta 14.00ak arte banatuko da edaria Astigarraga. Datorren astelehenean, Santa Ana Egunarekin batera, Astigarrak Sagardo Eguna ospatuko du. Aurtengoa edizio berezia izango da festaren 35. urteurrena ospatzen dutelako. Astigarragako eta inguruko hamahiru sagardotegik beraien edariak eskainiko dizkiete bisitariei 11.30etik 14.00etara. Astigarragakoa, Euskal Herrian antolatzen den Sagardo Egunik zaharrena da. Sagardoetxea museoak jakitera eman duenez, 1976. urtean Astigar kultur taldeak sagardo lehiaketa eta dastaketa antolatu zuen lehenengoz uztailaren 26an. Lehendabiziko dastaketa honetan Astigarraga eta Ergobiko sagardogile guztiek parte hartu zuten. Sagardogile bakoitzak 50 sagardo botila oparitu zituen. Ekimenaren arrakasta ikusita, hurrengo urteetan errepikatzea erabaki zuten. Festa honen ohiturak asko aldatu dira: "Sagardo bakoitza ardo kupel huts bat zuen banako mahai batean. Kupel hauek Astigarragako ardo biltegi batek utzitakoak ziren eta sagardotegiaren izena zeraman kartel bat zuten apaingarri", gogora ekarri dute Sagardoetxeatik. Hurrengo urtean, sagardotegi bakoitzaren aurkezpena hobetzeko xedearekin, Astigar taldeko gazteek ibaiertzean hartutako kanaberak gehitu zizkieten postuari. Sagardoa dastatzeko erritua ere bestelakoa zen: "Gaur egun norberak bere edalontzia hartuta dasta-tzen ditu sagardo ezberdinak, baina 1976. urtean, sagardotegietako ohiturari jarraituz, erakusmahai bakoitzean hamabi edalontzi zeuden eta urez beteriko ontzi terreina batean garbitzen ziren". Bi hamarkadaren ostean, Zipotza elkarteak Astigar taldearen testigua hartu zuen eta Sagardo Egunaren antolaketaren ardura hartu zuen Udalaren eta gainerako erakundeen laguntzarekin. Hainbat aldaketa sartu zituzten jaia arrakastatsua izaten jarraitzeko helburuarekin: edalontzien salmenta bultzatu zuen sagardoa dastatzerakoan nork berea izan zezan, pintxoa jateko ohitura ezarri zuen eta sagardogileak animatu zituzten beraiek izan zitezen edaria beren postuan zerbitzatzen zutenak. Honela, 2003. urtean, Sagardun Partzuergoa sortu zen. Gaur egun, Astigarragako Udalak, hamahiru sagardogilek eta zazpi kultur taldek osatzen dute, horien artean Astigar eta Zipotza daudelarik. Urte honetatik aurrera, Sagardo Eguna antolatzeko ardura Partzuergoak bere gain hartu du eta, baliabide gehiago izanda, jaia erakargarriago eta ezagunagoa egiten saiatuko da.