Sagardoaren lurraldea

XXIII. Nekazaritza Ekologikoaren Azoka eta baserrira bisitaldia

Descripción

Biolur elkarteak, Urkomek, ENEEek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta Zarauzko Udalak antolatuta, bihar eta igandean ospatuko dira Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak. Ekimen honen bitartez produktu ekologikoak eskuratu eta haien ekoizleak ezagutzeko aukera ezinhobea izango da Zarautzen asteburu honetan. Hala, bihar, XXIII.

feria gastronomía feria de agricultura ecológica sidra zarautz

Ficha

  • Autor: Juan Mari Zubiaurre
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-08-22
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009808

Texto completo

Biolur elkarteak, Urkomek, ENEEek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta Zarauzko Udalak antolatuta, bihar eta igandean ospatuko dira Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak.

Ekimen honen bitartez produktu ekologikoak eskuratu eta haien ekoizleak ezagutzeko aukera ezinhobea izango da Zarautzen asteburu honetan. Hala, bihar, XXIII. Produktu Ekologikoen Azoka berezia izango da goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean. Denetariko produktu ekologikoak, garaian garaikoak eta bertatik bertara eskainiko dira Eko Azoka honetan.

Ekoizleek produktuak salgai
Euskal Herriko ekoizleek, barazkiak, fruta, ogia, gazta, sagardoa, gozoak eta beste hainbat produktu jarriko dituzte salgai, denak modu ekologikoan ekoitziak. Jolasak, erakusketa, informazio postuak, atseden gunea, musika eta jai giroa, zozketak... denetarik topatuko dute bertaratzen direnek.

Jardunaldi ekologiko hauen baitan ekimen gehiago izango dira. Honela, igande honetan, Zestoako Irune Txiki baserrira bisita eskainiko da. Nahi duen orok Ekain sagardo ekologikoa nola egiten den ezagutzeko aukera paregabea izango du. Bisitaldia erabat dohain izango da eta bertaratzeko telefono dei bat besterik ez da egin behar, 943 76 14 47 (Biolur) telefono zenbakira deituz. Jardunaldi hauetan parte-hartzen dutenek ekoizpen ekologikoan produktu horiek guztiak ongarri eta pestizida kimiko, gehigarri, eta orokorrean sintesiko produktu kimiko gabe ekoiztuak direla ikusiko dute, ingurugiroa eta elikagaiak kutsatu gabe, alegia. Izan ere, baserritar horien erronkak baliabide naturalak zentzuz erabiltzea, lurraren emankortasuna zaintzea eta ekosistemen orekak eta biodibertsitatea errespetatzea dira.