"Etxeko sagarrarekin egiten dugu sagardoa"
Descripción
Arizia baserriko sagardotegian aste honetan bertan hasi dira sagar bilketan. Berezitasun bat dute sagar guztiek: aukeratutakoak direla. Gainera sagar barietate bakan batzuk bakarrik jasotzen dituzte. Hasierako urteetan sagar klase eta kopuru handiagoa jasotzen zuten, baina esperientziak erakutsi zien nola lan egin. Arizia baserriko Arregi familiak jasotako sagar guztia etxerako erabiltzen da.
sidrería arizia manzana para sidra sidra manzano cosecha
Ficha
- Autor: Antxon Etxeberria
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-10-05
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009807
Texto completo
Arizia baserriko sagardotegian aste honetan bertan hasi dira sagar bilketan. Berezitasun bat dute sagar guztiek: aukeratutakoak direla. Gainera sagar barietate bakan batzuk bakarrik jasotzen dituzte. Hasierako urteetan sagar klase eta kopuru handiagoa jasotzen zuten, baina esperientziak erakutsi zien nola lan egin. Arizia baserriko Arregi familiak jasotako sagar guztia etxerako erabiltzen da.
Juan Arregik 15-16 urte daramatza bere sagarrondoekin lanean. «Dena guk egiten dugu. Sagarrondoak zaindu, etxeko sagarra bildu eta sagardoa egin ere bai». Etxeko alaba, Maite, farmazian lizenziatua da eta, aldi berean, enologiako master-a egina du. «Gure zuhaitzek ez dute tratamendurik behar eta bodegan ere, oso gutxi. Etxeko produktoarekin egiten dugu lana, kanpotik ezer ekarri gabe. Ondorioz sagarraren kalitatea ezagutzen dugu».
Inicio de la recogida de la manzana para elaborar sidra
Arizia Sagardotegiaren inguruan dauzkate sagarrondo guztiak, Aitze auzoan. Guztira 3.000 sagarrondo dira, 3,5 hektarean zabalduta. Aste honetan hasi dira sagarrak biltzen eta bildu bezain laster bodegara bidaltzen dituzte, bertan zanpatu eta sagardoa egiteko. Datorren urteko urtarrilaren erditik aurrera dastatzen hasteko aukera izango da sagardo hori.
Maite Arregik dioenez, «Arizia sagardoaren berezitasun nagusia garraztasun gutxikoa dela da. Jendeak sagardo bizia edateko ohitura dauka; guk ere bizia egin dezakegu, baina osasunarentzat txarra dela iruditzen zait, bihotz errea sortarazten baitu askotan. Gure sinismena zera da: sagardoak txinparta eduki behar duela, baina hobe dela suabeagoa izatea, edangarriagoa. Eta egia esan sagardoa edatea oso ona da osasunarentzat, antioxidatzailea baita, tentsioa erregulatzen laguntzen du.».
Hogei bat egun jasotzen
Sagarrondoak urte osoan zaindu behar dira. Sagarrondoa apirila edo maiatzean loratzen hasten da eta fruitua orain ematen du. «Hogei bat egun pasako ditugu sagar guztiak jasotzen. Zuhaitzetatik makilekin botatzen ditugu eta zuzenean bodegara joaten dira. Kantitate txikiarekin egiten dugu lan, 20.000 bat litro orotara. Segurtasun plazoak kontrolatzen ditugu, baliozko sagarrak bakarrik erabiliz»". Juan Arregik esaten duenez, «esperientziak eta urteek erakusten dute nola lan egin. Garai batean barietate gehiago erabiltzen genituen, baina, gaur egun, bost edo sei besterik ez: Mozolua, Txalaka, Goikotxea, Moko, eta Urtubia». Bodegako prozesua pasa ondoren, Arizia baserriko sagardoa salmenta puntuetara doa. «Herriko denda batzutan ere saltzen dugu Arizia sagardoa, baina oso gutxi. Ia dena bodegatik sagardotegira doa».
Etxeko sagardotegian sagardoa konparatzeko aukera eskaintzen dute. «Sagardoaren betiko mitoa urtean bertan edan behar dela da, baina guri, sagardo berriarekin batera, aurreko urtekoa edukitzea gustatzen zaigu, jendeak konpara dezan».
Arizia sagardotegi berriak zazpi urte daramatza zabaldu zenetik. Udaran lana ondo egin ondoren, udazkena lasaiago hasi dutela diote. «Jendeak sagardoa gustora edaten duela esan dezakegu, eta atzerritarrek ere bai». Sagardoa nola egiten ikusi nahi dutenentzat, bisita gidatuak ere egiten dituzte.