Sagardoaren lurraldea

Babarruna eta sagardoa alkate

Descripción

Horiek izan ziren atzoko Santo Tomas azokako osagai nagusiak.

ocio feria concurso de la alubia alubia concurso de sidra sidra santo tomás usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aranberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-12-23
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Gipuzkoako Foru Aldundia - Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P30-134
  • »
  • Código: NA-009796

Texto completo

agardoa eta babarruna. Horiek izan ziren atzoko Santo Tomas azokako osagai nagusiak. Izan ere, Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako ekimenean bi produktu hauen txapelketak egin izan dira azken urteetan eta aurtengo edizioan ere ekoizle ugari izan dira beraien babarrun eta sagardoak lehiara aurkeztu dituztenak.

Hala ere beste hainbat osagai ere izan zituen atzo goizean herriko frontoian eta dema plazan ospatu zen azokak. Herriko sagardo ekoizleek txapelketara aurkeztutako sagardoak probatzeko aukera izan zuten goiz osoan zehar. Horrez gain, txistorra pintxoak, taloak eta bestelako jakiak ere izan ziren herriko frontoian. Udarregin ikastolako ikasleen postreak, sagarrarekin egindako produktuak, eta gaztainak ere bai, urte sasoi honi dagokion eran.

Dema plazan, berriz, ikusmin handia sortu zuen beste erakustaldi batek. Hain zuzen ere, Asteasuko Olarreaga Goiko baserriko Joxe Aizpurua Bizkarre baserriko idi-pareak, perratzen aritu zirela goizean zehar. Jende askorentzat inoiz ikusi gabeko lantegia izan zen agian.

Kantuak ere bere tartea izan zuen atzoko ekimenean. Zuberoako Sohuta herriko Eperra ikastolakoen laguntzaz egin zuten kantu jira. Izan ere, azken aste hauetan aurrera eraman den Eperra ikastolaren aldeko elkartasun kanpainan jasotako 7.400 euroak irudikatzen zuen txekea jaso zuten.

Atzoko azokari amaiera emateko aurrez aiptutako bi txapelketen irabazleak ezagutzera eman ziren. Babarrun lehiaketan aurkeztutako 55 ekoizleren artean Aginagako Ibai-Ertz etxeko Manuel Aizpuruak lortu zuen txapela eta lehiara aurkeztu ziren 19 sagardo ekoizleen artean, epaimahaiak Joseba Zuloagaren sagardoari eman zion sagardo onenaren saria.