'Sagardoa bidegile' dokumentalaren estreinaldia, ETB1en
Descripción
Sagardotegiaren nondik norakoak aztertuko ditu Bego Zubiak zuzendutako lanak
documental gastronomía historia cultura patrimonio sidra sidrero manzana manzano
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2017-01-16
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009790
Texto completo
Sagardoa bidegile Bego Zubia kazetariak zuzendutako dokumentala eskainiko da astelehenean, ETB1en, 22:15ean. Sagardotegien tradizioan barrena bidaia egingo du lan honek.
Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko du tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.